XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artetik, chehetasun zonbait emaiten ditu izkiriatzeko moldeaz, bai eta jakin-arazten, ez duela bi zathietarik lehena baizik ager-araziko, zer begitarte eginen dioten ikus-artean.

Obrak alabainan bi parte ditu Axular-en gogoan: lehen bizikoan emaiten da aditzera zenbat kalte egiten duen luzamendutan ibiltzeak, egitekoen geroko uzteak; bigarrenean kidatzen da eta aitzinatzen luzamenduak utzirik berehala bere eginbideari lothu nahi zaikana.

Eskuetan dugun liburua askotan irakurtua dugu, eta Inchauspe zenarekin aitor dugu kapituluak guti aski nahasiak direla.

Ez bide ditu Axular-ek berak ordenu hortan ager-arazi.

Inchauspe-k bere gisako segida batean ezarri ditu, bainan ez zaiku iduri arrimu berri horrek ere gauzak arrunt argitzen eta hachean emaiten dituela.

Huna nola parteka ginitzazkeen Gero-ko 60 kapituluak, elgarri jarraik-arazteko.

Liburuaren geia hanche da: geroko ez utz bekatutik atheratzea.

Erakusten du lehenik zertako ez den luzamendutan ibili behar, eta gero zoin diren bekatu zailenak eta errotik athera gaichtoenak.

A. ZERTAKO EZ DEN LAZAMENDUTAN IBILI BEHAR.

I.- Geroko uzten den konbersionea mentura tcharrean da

1. Geroa ez da gure eskuko (IV - V).

a) bizitzeko segurantzarik ez dugu;

b) menturari ez ditake fida;

2. Geroago eta nekezago da oneratzea:

a) luzatzeak ez du onik: gero dionak bego (VI);

b) luzatzeak usantza gaichtoa emaiten du (VII);

c) bekatorea gogortzen du (VIII);

d) non ez duen bethikotz gaizkiari josten (IX).

- Bekatoreak galdatuko du: Jainkoaren miserikordian ez othe ditake fida?

Ihardesten dio Axular-ek:.

a) bai fidatu behar dugu (X);

b) bainan Jainkoa zuzena dela orhoituz (XI);

II.- Gure bekatuzko estatuak zeru-lurrak trichtatzen ditu:.

1. Zeruan:

a) Jainkoa laidostatua da (LIII);

b) Aingeruak penatuak dira (LIV);